Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maskaratzar iz itsasontzien brankan jartzen den irudi handi apaingarria. ik maskaroi.
Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen. -Aditu duk, ezta? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.
-Perok hitz egin zuen, ontziko maskaratzarra baino zurrunago aurpegia-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.
Mamu airekorik ere bazen-eta masprezaren azpiko irudietan, maskara edo maskaratzarretan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.