Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iaz «atxiloketa prebentiboak» eta sarekada masiboak gertatu zirela komentatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Hezkuntza masibo eta ez elitista horrek eragin positiboa du errenten banaketan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.
Modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.
Herritarren asanblada masibo batean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 136. orr.
Konkurrentzia berriaren ondorioz, baztertze-fenomeno masiboak gerta daitezke aspaldi industrializaturiko eta nekez birmolda daitezkeen eskualdeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.
«Ez dut ijitoen exodo masiboa espero», zehaztu zuen Makisek. Berria - Mundua 2004-05-26
Erlijioan, kulturan, ideologian, politikan, deskonbertsio masiboak egitera behartuak izan gara. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.
Balkanetako garbiketa etniko, hilketa masibo eta bortxaketak. Berria - Kultura 2006-01-26
Bakarra sortzen dugu eta berau modu masiboan ekoizteko akordioak egiten. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Hizkuntza masiboetan egiten den literaturarekin. Berria - Kultura 2006-02-09
Interesen ordainketa bermatzeko, artilearen, mearen eta bestelako lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zioten, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzeraino. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.
Horren ordainetan, estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.
Boeing 7E7 hegazkinari laguntza masiboak emateko bidea prestatzen aritzea egotzi die AEBei. Berria - Ekonomia 2004-10-10
Suntsipen masiboko birusik asmatu ezean ez litzatekeela antibirusik, kondoirik eta gerra prebentiborik salduko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.
Suspertze ekonomikoa etengo du eta azpienplegu jadanik masiboa handituko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.
Ezin da gehiago esan aurkikuntza batek, hastapen orokor baten formulazioak, edo egitasmo baten definizioak hasiera ematen dionik, era masibo batean gainera, diskurtsoaren historiaren aro berri bati. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 167. orr.
Bizi izan dugun beste fenomenoa kalera ateratzearena izan da, hau da, era masiboan eremu publikora atera izana. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.
Oztopoak gainditzen goaz eta ororen buru irrati masiboa lortzea da xedea. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Gure erantzukizuna komunikazio masiboan dagoela uste dugu, eta euskaraz egiten dugun lana, behintzat, ondo egitea. Berria - Harian 2006-02-04
Gaur egun mendebaldeko hiritarrak hedabide masiboetatik berebiziko informazio kopurua irensten du, eta gizaki (post) modernoaren ezaugarrietako bat informazio interesatu hori guztia digeritzeko ezintasuna da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.
Aldizkari tontoa izango da, baina mundu tonto honetan eredu bihurtzen ari dira hedabide masiboetan oinarritutako argitalpen hauek. Pako Aristi «Note book», 2005 - 58. orr.
Redecillan sartzean, turismo bulegoaren etxolan liburuxka bat eta mapak harturik, monolito masibo baten aitzinean jarri naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.
Hospital de Condesa hemengo eliza, O Cebreirokoaren idurikoa dorre masibo bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 205. orr.