Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti izuturik egoten baikinen ea nork jasoko hurrengo kaskarrekoa edo masailekoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Egiazko amodioa eskainia zion gizonaren besoetan, haren ukaldi eta masailekoen bestaldean, amodioaren aztarnak bilatzen zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.
Masaileko ezti batzuk eman dizkit alde egin baino lehen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.
Une hartan ozta-ozta eutsi nion garrasi egin eta zuri masaileko bat jotzeko gogoari... Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 55. orr.
-Eta masaileko batzuk jotzen zizkigun -gaineratu zuen aitak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 53. orr.
Zuri, ordea, zenbat masaileko eman behar dizkizut nekazari-mutur zatar horretan zerbait uler dezazun? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.
Bazterrean besoak jasota ipini edo eskuetan jo ordez, masaileko bat ematen nion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.
Eskua altxatu zuen, masaileko bat emateko asmoz, baina ez zuen jo. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.
Iletik heldu eta atzera tiratu dit burua norbaitek, aurrean daukadanak masaileko batzuk ematen dizkidan bitartean, eman ahalean. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.
Altxa, bi masaileko eman eta fuera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.
-Masailekoa eman zidanan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.
Gazteak ezin izan zuen masailekoa saihestu, eta amorrazioz hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.
Masaileko handi bat eman zion. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.
-Eta nire emaztea noiz izango haizen irrikitan nagon ni, masaileko eder batzuk emateko! -mutilak erantzun. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.
masaileko bat eman (10); masaileko eman (4)
masailekoa eman (3)