Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marxismo 1 iz K. Marx, F. Engels eta haien jarraitzaileek eraturiko filosofia-, gizarte- eta ekonomia- doktrina, gaurko sozialismo eta komunismoaren teoria-oinarria dena.

ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Marxismo ortodoxotik eta kapitalismotik harago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Marxismotik urrundu zen, eta sozialismo libertarioaren alde agertu zen.  Berria - Harian   2005-06-21

Marxismoaren eta materialismo historikoaren bideetan barrena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Marxismoa edo existentzialismoa bezalako ideologia unibertsalisten ildotik.  Berria - Kultura   2004-10-27

Ordura arte nire lanak marxismoari buruzkoak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 111. orr.

Hauserren The Social History of Art lana, mendebaldeko artearen historiaren gainbegiratu gisako bat izan nahi duena, marxismoaren ikuspegitik ikusita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

2 marxismo-leninismo

Vladimir, 68ko maiatzaren garaiaz gero, ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Neure buruaren definizio ideologikoa hainbat aldiz aldatu dut tarte horretan, liberalismotik marxismo-leninismora sozial-demokrazian barrena, gauzak ez baititut batere garbi ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Ez euskarari buruz, ez Euskal Herriari buruz... fronte abertzalearen aldekoa izan naiz beti, Marxismo Leninismoan ez dut inoiz sinestu, Stalinismoaren kontrakoa izan naiz beti... eta orain ere hala naiz.  Berria - Kultura   2004-09-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus