Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
martxoso izond adkor martxaz, kemenez betea.
Martinen altxor preziatua gurasoak dira, aita intelektuala eta ama "progresista martxosoa", esatea gustuko duen bezala. Luisa datorkit, Kuku-Arin agertu duena baino ibilera martxosoagoarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.
Izan ere, oro har, jendaurrean, itxura nolabait martxosoa eman nahi izaten dugu, ganoraz eta tente agertu; hori da ohikoena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.