Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Toskanako dukeak telefonorik edo horrelako martingalarik izan balu, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.
Edozein langintzatan, puntako egile batek bere lan-prozedurak, kezkak eta martingalak agertzea beti da ikuslearentzako plazer eta opari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.
Honek asmatu du eta atera nonbaitetik bere trikimailu eta martingala! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.
Geure egiatxoa kosta ahala kosta gainerakoenen gainetik ipintzeko, logikari, zentzun onari eta gizalegeari egiten dizkiogun amarruen, martingalen, tranpen zerrendatxoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Amarru edo martingala horietako bat da entimema. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Erreparatu bereziki haizeari: hori baita hemengo eguraldiaren martingalak erabakitzen dituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.
Gauero egiten dit martingala bera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 117. orr.
Arrazoia izatearen artea, 38 martingalatan azaldua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.