Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
martinete 1 iz mailu handi bat duen tresna, mekanikoki higitzen dena.
Barru horretan ezer ez badago, irakurle hori hustutako piano bat bezalakoa baldin bada, alferrik ibiliko dira martineteak joka: hutsa joko dute, eta ez da han soinurik izango. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.
2 kanta flamenkoko mota.
Enrique Morenteri asko gustatzen zaio flamenkoaren dramaturgia: eskuak mugitzea, aurpegiaren keinuak ateratzea, begiak ixtea -umorea ere badu gizon honek: agurreko martinete kantuan ahotsarekin jolastu zen, Bobby McFerrin izango balitz bezala- konpasa galdu gabe. Berria - Kultura 2006-04-09