Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaixotasun bitxi eta inoiz kantzeroso horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.
Neure txakur marroixka gris ilun bihurtu zait. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.
Itsasadarrak zurrunbilo marroixka nahastuetan korapiloak lotu eta deslotuko ditu itsasorantz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.
Larruazal zurbila, begi marroixka argiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.
Basoa zegoen gure atzean, eta txori berde-marroixka bat handik atera eta gure gainetik pasatu zen adierazpenari errubrika erantsi nahiz bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 85. orr.
Irribarre egin eta gozoki horixka-marroixka bat bota zuen ahora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 271. orr.
berde marroixka (3)