Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikasketa horiek baino marrazkigintzakoek gehiago markatu zuten haren ibilbidea, Juan Battlerekin orri zuria lantzen ikasi baitzuen, marrazkiekin nola hitzekin. Berria - Kultura 2004-01-04
Komunitatea hogei bat lagunek osatu zuten hasiera batean, gehienak artisau-lanetara emanak: zeramika, oihalgintza, marrazkigintza, pintura... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.
Le Corbusier arkitektoak pinturarekin, marrazkigintzarekin, eskulturarekin eta beste arlo batzuetako adierazpen artistikoekin izandako harreman estuaren berri ematen du erakusketak. Berria - Kultura 2006-03-09
Sekula ez dut ahantziko, ikasle garaian, marrazkigintzarako atorra zuriak jantzita, haren inguruan bildu eta nolako barreak egiten genituen haren adierazpen xaloak entzunez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.
· Marrazkigintzak pisu handia du maitasun istorio horretan. Berria - Kultura 2006-05-03