Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marrazki 1 iz objektu edo gauza baten irudikapena, gainalde lau batean marra bidez egiten dena; marren bidez irudikatzeko antzea.

Lau marrazki ziren, nik kontatutako ipuinaren sekuentzia osatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

Bi boxeolari irudikatzen zituen marrazki baten aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Bertso bat bota edo marrazki bat zirriborra zenezake.  Berria - Harian   2005-10-16

Margolan edo marrazki bat ikustean, zeharo harritu eta nahasten zen errealitatearen bi dimentsioko irudiztapenarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Aurreko horman marrazki bat dago markoan sartuta.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.

Margolariaren 40 marrazki salgai jarri ditu Bilboko Michel Mejuto galeriak.  Berria - Kultura   2004-06-16

Lotan zegoela marrazki bat egin geniolako irten zen haren arima, eta ez du itzultzerik izan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Kristalak zuriz margotuak zeuden, lauki txikiz egindako marrazki baten bidez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Ingelesez aspen deitzen diren zuhaitz horien azalean labanaz egindako marrazkiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Hiri birtual bat bezala zegoen antolatuta: albisteak eskaintzen zituzten kioskoaren marrazkian klik eginda, e-maila posta bulegoan, erosketak dendan klikatuta...  Berria - Gaiak   2006-04-01

Zorioneko koaderno haren orrialdeak marrazkiz, eskemaz, zentzugabeko planoz betetzen nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 43. orr.

Esku-hutsezko zenbait marrazki bat-bateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

2 (izenondoekin)

Marrazki argigarrien bidez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

'Star Wars'-en itzalpean jaio zen marrazki digitalen aitzindaria.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Grabatu haien marrazki inestrikable haietan zetzan inskribatuta Klararen misterioa.     «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

Zerk marrazten zituen marrazki tristeak amaren aurpegian?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Marrazki bizigabe baten pare ikusten duela bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Picassoren marrazkiei, haren bizitzako azkeneko urteetako marrazki sail bizkor etengabe haiei darien bizipoza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Bere liburuak eta margolanak kendu egin dituzte, eta hormak hutsik utzi, komiki bateko marrazki-atal bat poster baten neurriraino handiagotua izan ezik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Leihoak pintatutako marrazki-liburu baten tamainakoak ziren eta atea are txikiagoa, baina Maimie aise irten zitekeen teilatua altxatuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Ez zuen denborarik izan marrazki-oharrak egin edo pentsatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Bere marrazki-koadernoa poliki-poliki itxi, eta hara non...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Eta hori erabat aplika dakioke Vitruvioren obrak sortu duen marrazki-lorratz zabalaren kasu partikularrari ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Iritzi eta marrazki bilketa tortura salatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

15:45: marrazki lehiaketa eta karaokea, haurren txokoan.  Berria - Kultura   2004-06-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paisaia-marrazki batzuetan marren artean pertsonaia ezkutuak aurkitu behar izaten diren bezala, agian oinezko haien artean 1963ko ikaskideren bat egon zitekeen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Z uriz estalitako kristalen landare-marrazki gardenetatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Kiribil bat, marmol horian marraskilo harriztatu bat baitzegoen, eta horregatik nire kiribil-marrazki hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

Xardearen hortzez haur-marrazki batetik sortutakoa zirudien eguzki antzeko zerbaiti izpiak luzatzen zizkion platerean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Sintesi-marrazkiak pantailan lasterregi lerratzen zirelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Lau edo bost sketch-marrazkiz osatutako kartel bat diseinatuko dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

· Urtero, ihaute irian "Marrazkirri" umore-marrazki erakusketa egiten da Haize Berri kulturetxean.  Herria   2004-02-12

4 marrazki bizi marrazki biziduna.

Uste zuen marrazki bizietako Toto hura benetakoa zela, espazioan hara eta hona ibiltzen zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Lucy egongelan telebistaren aurrean jarrarazi eta marrazki bizietako hogeita lau orduko kanal bat aukeratu nuen harentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Egongelan zen Dionisos, National Geograficen dokumental bati beha, umeek marrazki-bizi japoniarrei behatzen dieten bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

5 marrazki bizidun

Marrazki bizidunekin hazi eta hezi banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Marrazki bizidunetako kontuak dira horiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Katalanezko eskaintza TV3 kateak doan emandako marrazki bizidun, telesail eta dokumentalek osatuko dute.  Berria - Mundua   2004-08-07

Marrazki bizidunetako Super Saguaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Marrazki bizidun digitalen etorrerak baina, inperioaren zutabeak gogor astindu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Animazioa gustuko dut, baina ez marrazki bizidun hutsak egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-02

Pelikula hark, gainera, gehiago zirudien marrazki bizidunetakoa beste ezertakoa baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus