Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musikarik gabeko segundo bakan haietan, txakurra marraska hasi eta mugitu ere egin zen, baina Hermione soinua jotzen hasi zenean, lozorroan geratu zen berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.
Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan. Elizen arteko biblia Jb 30,3
Denak heiagoraka, marraska, ukondoka, zer esan zuen eta zer esan ez zuen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Enborraren zuraren eta azalaren artean egin du bere zulobidea, bere arrazari berezko zaion suntsi-gose temati eta itsu horrekin; marraska-zulaketa etengabean hazi da, eta zulohabia bera ere berdin joan da haziz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.