Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marraska1 1 iz orroa, marrua, oihu ozena.
Beste gaindegi batean indioilar bat ageri zen, teilatuan jareginda zebilela, marraska zoli, gogaikarri batzuk eginez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Agian animalia larrutzen ariko ziren, botatzen zituen marraskengatik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.
Hala gertatzen da gehienetan: marraskan gehien dabilena, gogorrena. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Bi-biek halako poz marraska bat bota zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.
Une batean, dena dela, aretoko partaide gehienak negar-marraska egin zuten zergatik jakin gabe. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 20. orr.