Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordura artekoan gizonak marmarrean izanak baitziren, eta marmartienak nire arerio biak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.
Eztizko opilak eta ahate lepo beteak egiten dituzten amona marmartien mundu hau. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.
Paretetako zuloetatik ateraraziko zituen lotan edo erdi esna zeuden familiak, irudi marmartiak, gaua egun bihurtzen duten itsu harrituak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.
Ohandoko etxeko neskame zahar bat, marmartia eta mihi-gaiztoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Jende marmartia lanpetuta zebilela esamesak zabaltzen, nik uste. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Gerente marmarti bat baizik ez nintzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.
· Congok berriro ekin zion kantari, bere baritono-ahots marmartiaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.
Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.
Marmarti erretxin hutsa izan naiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.
Aitak esaten zuenez, marmartien kontuak ziren horiek, Lowe eta Wait eta Slade eta horrelakoenak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.
Emakume bat zegoen zakur marmarti batekin Lyndhursteko eskaileretan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.
Haizearen erauntsipean zapelatz marmarti baten atzetik zebiltzan beleei so. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.
Evans jaunak atea zabaldu eta eskuargia bidexka estuaren aldera distirarazi zuenean, garajea eta oilategia argituz baina zuhaixka marmartia ilunpetan utzirik, [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.
Lurralde agindu ezezagunerantz bide marmartia entzunez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.
Kale marmarti distiratsuan kanpai baten hotsa entzuten zen, gero eta hurbilago, gero eta azkarrago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Aseezintasun ziztrin eta marmarti bat balego bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.
Beste lagun bien estilo marmartian hasi zen Mentxu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 122. orr.