Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marmarkatu, marmarka(tu), marmarkatzen (9 agerraldi 6 liburutan) du ad marmartu, marmarikatu.
Maelek pauso bat egin zuen ur ertzera, ezbaian geratu, hortz artean zerbait marmarkatu eta azkenean txalupara igo zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 62. orr.
Ospitalean, bizpahiru hitzen marmarkatzeko doia indar ukan din. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.
Apaizek txondorrari itzulinguru batzuk egiten diz-kiote, veda otoitzak marmarkatuz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 189. orr.