Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume batzuen marmarioa entzutea iruditu zitzaidan, hizketan, urrunera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
Marmario handi batek erantzun zion, eta segizioaren atzetik joateko ideiak baretu zuen jendea. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 72. orr.
Marmario batzuk gelan. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Bere begiz ikusi ez balu ere, gazteluko armagizonen so eta marmari likitsetan sumatuko zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Neskaren ahotsa entzuten zuen mutilak, eta datilondoen hostoetan haizeak eragiten zuen marmarioa baino ederragoa iruditzen zitzaion. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.
Uraren marmario atergabe, ia isilak lasaitzen zuen lekua. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.
"Mundu osasuntsuago baten alde", egin zuen Edgarrek marmario ni ikustean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Kalearen goiko aldetik, zurrumurru bat zetorren plazarantz, marmario erreka bat kalean behera, eta bere pasaeran atariz atari aterarazten zuen jendea, berbaroa ozenduz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 58. orr.
· Villonaren kanta-marmarioa ere, berriz, edozein nahasteko modukoa zen; eta automobilaren zarata, gainera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.