Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marko1 (orobat marku g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian marko agertzen da) 1 iz ispilu, margolan edo kideko bat bat inguratzen duen armazoia edo egitura finkoa.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Markoaren ezkerreko aldera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Marko konkretua, marko abstraktua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Argazkiari automatikoki egiten zaion marko zuriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Nahi gisako markoak daude, gutxien uste izaterainokoak, baina italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Walter Faber, ogia papurtzen ari, urreztaturiko marko baten barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Kontuan hartzekoa da [...] zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak (marko batean beste bat sartzeak: ispilua edo leihoa, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Tximiniaren alde banatan, Quenu eta Lisaren erretratuak zeuden zintzilik, olioz eginak, apaingarriz josiriko marko obalatuak inguru zituztela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Ispilu bikaina zen, sabairainokoa, urre-koloreko marko apainduarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Argazkiak zilarrezko markoetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

· Goioren aurpegia markoan ipinia bezala ikusten dut orain hegazkineko leihoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

2 ate bat edo leiho bat ahokatzen den armazoi finkoa.

Salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Makurtu, atea hartu eta erraz ipini zuen berriro markoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.

Tenpluetan kanpoko ateak eta beren markoak egiteko jarraituko diren arauak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

3 irud/hed

Bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Sukalde honetako leihoa izango dela beti nire begien marko naturala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.

Kuhnek zientzia-jardueraren azterketarako marko berri bat ezarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Horixe da Miranderen ideien marko orokorra.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.

Proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Marko teorikoa eta aplikazio didaktikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Marko deszentralizatu batean oso ohikoa da horrelako akordioak egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Nazio ekonomiak munduko ekonomiaren markoan integratzeko prozesua da globalizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Elkarrekin hitz egin behar dugu marko politikoa aldatzeko; euskal herritarren borondatea izan dadila muga bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko marko juridiko-politiko berria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Horietarik bat, eta ez txarrena, da herria hiru marko instituzionalen artean banatua dela.  Berria - Kultura   2004-05-05

Marko konparaezina lehorretik edo airetik begiratuta ageri dela beti postaletan.     «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ertz hori [...] beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Marko aldaketaren eztabaidan Nafarroako Foru Hobekuntzak ez duela aldaketarik behar esan zuen Salanuevak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudiaren ertza da; beste zentzu ukiezinezko batean haren zentzumenezko muga da; muga-marko bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Kolore eta forma ugaritako argazki-markoak bihurtu zituen diapositiba-marko, erakusketarekin halako antzekotasuna izan zezan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Leiho markoak paratzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Egongelako ate-markoa mila puska egin zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Elementu bati ez baina, erreferentzi marko orokor osoari dagokion aldaketa, egitura osoaren aldaketa, historiaren aldi osoa markatzen duena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Tesi horiek ahaztuxe eta baztertu samar daude gaur egun, beren kontzeptu-markoa (marxismoa, Althusserren eskola) arras (eta arrazoi gabe) ahazturik dagoelako batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Gobernu markoari eta joko arauei buruzko itun zabalak egiteko garaia da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Bitartekaritza honen xedea estatu espainiar zein frantziarrarekin elkarrizketa eta negoziazio marko bat zabaltzea litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus