Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

markesa iz markesaren emaztea; berez markes titulua duen andrea.

Protagonistak, Merteuileko markesa alarguntsak, tentu handiz ezkutatzen dizkio bere bilaukeriak gizarteari, emazteek ez baitute beste irtenbiderik gustuz bizitzekotan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Gure amandre Dominika zenak, Madrilen markesa baten etxean zerbitzen ari zela, tu-ka egin zien behin ate-joka etorritako handiki usteko batzuei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.

Beraz, markesa, zer moduz zaude bart gaueko plazerren ondoren?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

-Hortaz, andre kondesa edo andre markesa izango haiz hemendik gutxira?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus