Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tour-Samuel-eko markes zaharra, laurogeita bi urteko agurea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 163. orr.
Narros jauregiko markes jauna anfitrioi-lanak egiten ari zen mahaiburutik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.
Eta bereziki **ko jaun markesa, zeinari zor baitiot zurea izateko esperantza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.
Urbiaingo markes jaunaren eta Urbiaingo apezpikuaren eskutik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 339. orr.
Satan bera ere ageri da, ipuinik ironikoenean: Sadeko Markesa zigortzen du, haren ametsak eta nahiak benetan gauzatuz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.
Liluraturik itzuli zen konde, markes eta gainerako handikien modarekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Zeren markesaren seme denak markesaren tratua merezi baitu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.
Maritxu lehengusinari markesen etxean neskame zegoela gertatutakoak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.
Hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.
Hantxe egon ziren, era berean, Valdespina markes-jenerala, Lizarraga, Iparragirre, Egaña eta Berriz jeneralak; baita beste militar buru goren mordo bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 277. orr.