Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heldu da arraindegira, eta zenbakia hartu du, 45a; markagailu gorriak 28 adierazten du. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.
Giro sargoritsua, hogeita hamabi gradu kaleko markagailu batean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.
Baina botoak zenbatzerakoan, Parlamentuko markagailuak ezezko bat jaso zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Kantxa gaineko tresneria, saskiak eta markagailuak, Casillatik eraman dituzte, Bilboko Udalak utzita. Berria - Harian 2006-01-20
1/0 markagailuan eta sailkapenean lehen tokia. Herria 2001-11-01
Errugbian, Aviron-ek ekitaldi emankorra burutu du joan den larunbatean, Lyon-en kontra irabazi du bere zelaian, 33/28 markagailuan. Herria 2003-10-30
Segidan 13 tanto ezarri dituzte markagailuan, pariazaleak suntsituak utziz. Herria 2001-10-11
19/6 markagailuan bururatu baitzuten partida. Herria 2003-10-23
Markagailua: 5-0, 5-2, 8-2, 8-4, 9-4, 9-5, 17-5, 17-6 eta 22-6. Berria - Kirola 2004-10-17
Markagailua 19-24 zegoenean penalti bat bota zuen Ciudad Realek.Nafarrak aurretik izan ziren ia partida osoan markagailuan. Berria - Kirola 2006-04-23
Beltzak nagusi markagailuan eta jokatzeko moldean. Herria 2001-10-25
Arbela izaten zen markagailua, dotore askoa: bi marra lodi, klariona urdinez egina bata, gorriz bestea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.
· irud/hed Lehendakari gisa egingo nukeen lehenengo gauza, markagailua hutsean jarri eta alderdi demokratiko guztiei dei egitea izango litzateke, Estatutuaren erreformaren inguruan elkarrizketa prozesua abiarazteko Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Bihotz-taupaden markagailua da piezarik erabiliena: gailu elektroniko sinple bat, dagoeneko milaka eta milaka pertsona heriotzatik edo betiko elbarri geratzetik salbatu dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Ekimen horrekin loturik, liburu saltzaileek egutegi txikiak, afixak eta orri markagailuak banatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-12-29
Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
jarri zuen markagailua (3); markagailua alde (6); markagailua estutu (7); markagailua hutsean (3); markagailua irauli (3); markagailua laurdenka (4); markagailua murriztea (3); taupada markagailua (3)
aitzineratu zen markagailuan (3); aurreratu zen markagailuan (9); aurreratu ziren markagailuan (3); jokoan eta markagailuan (8); markagailuan aurrea hartu (10); markagailuan aurrea hartzea (4); markagailuan aurrea hartzeko (5); markagailuan aurreratzea (3); markagailuan aurreratzeko (5); markagailuan aurretik jarri (9); markagailuan aurretik jartzeko (5); markagailuan ihes egitea (4); nagusi markagailuan (4)
markagailuaren gorabeherak (6)
markagailuari buelta eman (14); markagailuari buelta ematea (6); markagailuari buelta emateko (10); markagailuari buelta ematen (4)
markagailuko aldea (5); markagailuko gorabeherak (30)