Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marisorgin 1 iz intsektu gorputz-luzea eta kolore-berdea, beste intsektu batzuez elikatzen dena.
Bereziki erakargarria iruditu zitzaion marisorgina, Mantis religiosa. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.
Marisorgin emea espezieko arra baino askoz handiagoa dela, eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra. Berria - Kultura 2004-08-11
Naturaren baitan ez daukat halako beste gauza ederren berririk, marisorginaren estaldura miresgarria izan ezean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.
· Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala, marisorginaren jaki gertatzearen halabeharra. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.
2 ik mari 34.