Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraunlari guztiek bertan behera utziko dute ontzia, marinel eta itsasgizonak lehorrean geldituko dira. Elizen arteko biblia Ez 27,29
Nuevo Pilin itsasontzia hondoratu zen atzo goizean, barruan bost marinel zituela. Berria - Ekonomia 2004-11-20
17 marinel galdu dira, eguraldi txarra dela medio 'Keri' zamaontzia hondoratuta. Berria - Mundua 2004-01-24
Ontziko 20 marinel onik erreskatatu zituzten. Berria - Gaiak 2004-12-14
Baikaleko marinel zahar batek hartu zuen almadiaren agintea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Badakit Thuleko marinel alproja horrek ipuin bat esan dizula. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.
Marinel gihartsu batengana hurbildu, eta berarekin jardun zuen hizketan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.
Labana da marinelak behar duen lehenengo gauza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.
Portuges mariñelek zuten hiria sortu XVI. mendearen hastapenean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 106. orr.
Halako alarau bat aditu zen, erdiragarria, gain-bizkarrean bilduak ginenoi, lehortar nahiz marinel, deabrua agertzekotan zitzaigula pentsarazi ziguna. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.
Ea zergatik ez nion esaten lehorreko marinel hari aparatua itzaltzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Marinel izan zen hainbat urtez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.
Lekeitioko adiskide marinela, eskuaz aharia seinalatzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.
1902ko uztailean Jack London, idazle marinela, abenturazale sozialistak itsasontzia hartu zuen, New Yorketik Londresera, hiri horretako East Endeko auzoetan murgildu eta liburu bat egiteko asmoz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.
Agian marinel has naiteke ontziren batean, baina inork ez du aprendizik nahi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Ezin ahaztu nezakeen karrakan marinel zetozenak hartara beharturiko itsasoko jende xumeak zirela, baleatan edo bakailaotan hartan baino gurago zuketenak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.
Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.
Zirkuan marinel jantzita agertzen zelako. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.
Marinel-txapela zeukan gizon beltzaran bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Galtza bakeroak, marinel-jertsea eta kirol-zapatilak janzten zituen emakume gazteak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.
Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Marinel elastiko marraduna eramaten nuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.
Marinel jantzia zeraman eta, aitortu zidanez, Giralda itsasontziko kapitaina zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.
Má?saren txikitako argazkia zen, bera ere marinel jaka batekin. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.
Marinel korapilo baten antzera tolesten zitzaizkidan hatzak jotzen saiatzen nintzenero. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
Ez zegoen han nire sabelaren arrokari azpiak jango zizkion marinel ronik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
Musika atsegin tristea, marinel tabernetako soinu txikiak sortua bezalakoxea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.
Atzerrian sartzeko biderik erabiliena, emigratzaileei gezurrezko marinel-agiriak eskuratzea da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 29. orr.
Ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.
-Hori Harabic-a da -karraka egin zuen marinel-ahots batek haien ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.
Halaxe jakin nuen, hark agerikoetan marinel lanak egiten zituela, eta zirujau lanak ere bai noizean behin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 132. orr.
Marinel ibileraz abiatu zen ate aldera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Bere marinel bizitzako gertaera batzuk kontatzeko eskatu nion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.
Ez badakizue, marinel-lurraldea da Eskozia, itsasoa eta gizakia inon baino lotuago dauden herria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.
Izen guztiz arrotzak egiten zitzaizkidan marinel-herri txiki batzuetatik igaro ginen.Andrew Millerrek itsasoa izan zuen begien aurrean 1738. urtean Portsmouthen marinel familia batean jaio zenetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 350. orr.
Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.
Britainia Handi osoko marinel-erreklutatzaile ospetsuena bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.
Andrew Miller ofizial marinel-erreklutatzailea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.
-Ezagutzen dut nik marinel-jende hori -esan zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.
Tabernan zeuden bezeroak, marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak, itsasoaren astinaldi gogorretara emanak, zalapartaka hasi ziren esku-hankak aireratuz. Erreginaren Zerbitzura lanean ari ziren militar eta marinel jendea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.
marinel eta zirujau (7); marinel hordituen (3); marinel izan (4); marinel jantzita (4); marinel zahar (6); marinel zahar batek (3); marinel zaharrak (13); marinel zaharraren (3)
moja eta marinela (6); sinbad marinela (5)
euskal marinelak (10); kapitaina eta marinelak (3)
marinelek bizia galdu (3); ontziko marinelek (3)
euskal marinelen (8)