Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Notablea nuen matematikan, berari benetan inporta zitzaiona, zeren gainerako ikasgaiak jesuiten marikoikeriak omen ziren, espedientea betetzekoak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 138. orr.
Utz marikoikeriak eta goazemak ohatzera! -Klarak aspaldi atzendurik zuen bulegari prestuari dagokion hizkera gisakoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Ea zer ziren marikoikeria frantses horiek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.
Gero tabernaz taberna doaz, poteatzera eta marikoikeriatan ibiltzera, maritxuak dira baina gizon-gizonak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Bi gizon larrua jotzen ari badira emakume batekin biak batera, marikoikeria punttu bat badago horretan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.