Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marihuana 1 iz Indiako kalamuaren lore eta hosto ihartuen nahasketa, tabako gisa erreaz droga bezala erabiltzen dena.

Ez zait kostoa gustatzen, marihuana erretzen dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

Marihuana goxoa daukat eta zaldi ederra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Estasiak eta marihuanak oroimen arazoak eragiten dituztela esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Marihuanak esklerosi anizkoitzaren sintomak murrizten dituela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Ospitaletan eta botiketan marihuana banatzeko egitasmoa jarriko dute abian aurki Katalunian.  Berria - Harian   2005-04-17

Haxixa, marihuana eta kokaina kontsumitzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Botilaren bat eskuan edo inori erakusten ez zion tokian landatutako poltsa bete marihuana zekarrela agertzen zen gurera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Ongizatearen iturri den aldetik, marihuana, kokaina eta antzeko klasiko ohikoak aurki (diru-bide dela ikusi bezain laster) legeztatuko dira herrialde hauetan, piperbeltza, tabakoa eta alkohola legeztatuak dauden bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.

Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Emaztea, semea... marihuanak ereindako lanbro eztiaren artetik gogora ekarri ditu haien figurak, baina lausoak eta urrunak iruditu zaizkio, abokatu-bulegoa bezain urrunak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

John Capelek bigarren aldiz eman du positibo marihuanarekin.  Berria - Kirola   2006-04-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori, berde eta beltza zen elastikoa, eta aurreko aldean, marihuana hosto baten gainean, Bob Marley-ren aurpegia ageri zen, bere ile txima luzeekin.     «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

EZLNren lurretatik gertu marihuana sailak aurkitu eta suntsitu zituela jakinarazi zuen herenegun Mexikoko Armadak.  Berria - Harian   2005-06-22

Atxilotuei kokaina eta marihuana trafikoa leporatzen zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Katxi bat garagardo eskuman eta marihuana porro bat ezkerrean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.

Inguruetako xelebre guztiak hurbildu zitzaizkidan, hala marihuana-erretzaileak nola burutik nahastutakoak edo salgai zeuden aldizkarietan orripasa bat egiten uzteko eskatzen zidaten eskale edo eskaleondoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marihuana erretzen (4); marihuana hartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus