Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
margine
1 in margine orri inprimatuez mintzatuz, ertzean.
Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti-beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean -in margine- trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.
Liburua azpimarratuta zegoen, in margine egindako apuntetxoak eta guzti. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Nik idatzitako in margineko oharrak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.