Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marginatu, margina, marginatzen (orobat marjinatu) 1 du ad baztertu, bazterreratu.
P-k protestatu egin zuen, eta M-k ez marginatzeko eskatu zuen, baina dena alferrik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Jolas-parkeak ipiniko ziren berrehun metroz behin, batik bat auzo marjinatuetan, baina jolas-parke ongi hornituak, denetarik zuten horietakoak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.
Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 207. orr.
Leku libre gutxi uzten ditu hiriak, edozelako marjinatuen meneko zaborraren erreinuak ez badira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.