Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mareatu, marea(tu), mareatzen da/du ad zorabiatu.
Behin Gelatxok purua erre zuen, eta mareatu egin zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.
Vodkaren ondorioz mareatzen hasia naiz, ordea, eta joan behar dudala esan diot. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 138. orr.
Nekatu egin ginen; mareatu egin gintuzten. Berria - Harian 2006-04-06
Asko mareatu zaituzte? -galdetu zidan aitak, hitzei tonu jostaria emanez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.
Erdi mareatuta baitzegoen gizaixoa, nik zeruan ehun buelta eginarazi ondoren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 136. orr.