Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume bat bizitzako loraldian, erakargarria, mardultasuna eta jantzi xarmagabeak gorabehera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.
Txerazko zapladatxo batzuk eman zizkion haurrari masailetan, haren mardultasuna miretsiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.
Ongi ikusten ari naiz gaurko egunean pisu hartze hura eta nire haragiaren mardultasun paregabe hura lehenengo sintomak izan zirela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Oso bertso-jartzaile ugaria izan zela argi uzten du Zabalak atondu duen liburuaren mardultasunak: 3.500 bertso idaztea ez dago edonoren esku. Berria - Kultura 2004-04-14
Ingeles hizkuntzaren urrezko eguerdi distiratsuan [...] Shakespeare bat eta Bacon bat posible zirenean eta hizkuntza une batean mutur batean azkar itzaltzen zen bitartean bestean hazkunde bizkor eta mardultasun sendoa lortzen zuenean -eztia baino gozoago, lehoia baino indartsuago-, ez zen lexikograforik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 185. orr.
Denek izan zuten gertakariaren berri, beren begiz egiaztatu ahal izan baitzuten, eta harri eta zur geratu ziren, zahar zimeldua gazte-mardultasunaz berritzen zela ikusiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.