Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susanna izeneko [...] emakume maratz prestu batez maitemindu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.
Ama goiko solairura igotzen da lasterka, hango etxekoandre maratzari laguntzera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.
Ukendua erabiltzen baldin badut eta Jainkoaren laguntzaz sendatzen banaiz, neskame maratz bat bidaliko dizut, eta haren azpilanari esker, handik gutxira hilko zara. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.
Sukaldari maratz haietako batengana hurbildu zen eta, goseak eta heziera onak zemaion eran mintzatuz, eltze haietakoren batean ogi kozkor bat bustitzeko baimena eskatu zion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.
Ikaragarri fina da etxeko lanetan, eta maratza, eta alaia gainera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Maratza eta saiatua izanagatik ere, gizonak ez duela ezer balio ordenatua eta diziplinatua ezpada. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 30. orr.
Estimazio handiko enplegatua zen ordurako, Administrazioarentzat behar-beharrezkoa, burdinazko oroimen baten jabea eta maratzetan maratza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.
Abarasketan sakabanaturiko erle maratzen antza zuten funtzionario haiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.
Hegazti askoren neguko elikagaia prestatzen ari da dagoeneko gure natura ama maratza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.
Garai guztietan eta lurralde guztietan, zibilizatu gabeetan salbu, ez da horrenbesteko asmaketa lan handi eta maratzik egin, nola egin den uraren ordezko edariak bilatzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 79. orr.
Nola lankide haren esku-hartze maratzari esker, errebolber bat aurkitua zuten arestian Luteziaren maletan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.
Petrus da salgaiak mahai gainean zalu eta maratz hedatzen dituena, prezioak dakizkiena, dirua hartu eta kanbioak ematen dituena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.
Lanaz den bezainbatean beti benatsu, Tom ohe gainean eseri zen maratz, eta aldizkarietan orri pasa hasi zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du, buletin teknikoekin batera, hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran ekin aurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.