Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru maratoilari afrikar izan dira azkenak izena ematen: Fred Chumba eta Festus Kiono kenyarrak eta Abel Chimukoko zimbawetarra. Berria - Kirola 2004-03-17
Aizkorriko maratoia kurritu da igandean, 330 maratoilariren artean. Herria 2004-05-27
Gaueko hamarrak zirela konturatu zen Zorayda Arraras, oso aspaldiko egun hits eta zapal batetan Okotz Cormenzana psikoanalista lacantiar eta maratoilari ezagunak bortxatu zuen emakumea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Maratoilariek, pilotariek alegia, gaur egingo dituzte lehenengo urratsak, Bilboko Deportivo pilotalekuan (17: 00), iazko txapeldun Ziskar II.a, Buenos Airesko seme Pablo Hernan Fustoren aurka arituko da. Berria - Kirola 2004-10-07
Hori gutxi balitz ere, fisikoki ere ondo prestatutako mutila da, nekaezina, borrokalaria, maratoilari hauspoa duen horietakoa. Berria - Kirola 2004-11-17
· Mendi-maratoilari ona ere da, Zegamako maratoian zazpigarren bururatzen zuela 2003an. Herria 2004-07-22
Errauli bat -ingelesek spanish fly deitzen diote, baina ez da ez eulia [...] ezta bereziki espainola ere, eta maitasun-maratoilarientzako errezeta guztietan agertzen da (Lytta vesicatoria). J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 22. orr.