Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maratila 1 iz zurezko pieza, biratuz ateak eta leihoak ixteko erabiltzen dena. ik kisketa.

Etorri zenean, atea giltzaz eta maratilaz itxi nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Bat-batean gazte bat autora hurbildu zen, maratilari eragin, atea zabaldu eta autoaren aurre aldeko eserlekuan eseri zen, Angelaren ondoan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 160. orr.

Maratilari eragin nion, denda irekita aurkitzeko esperantza gutxirekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Maratilari eragin zion eta kirrinka mehe batek adierazi zion sarbidea giltzatu barik zegoela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Maratilari jira eginda, esku batean erretilua zeraman emakume argaltxo bat sartu zen barrura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.  Elizen arteko biblia   Epa 3,23

Maratilari ematera zihoanean, ordea, atzera egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Maratila bat aurkitu eta gogor estutu zuen, baina eskuan geratu zitzaion. bat-batean atea itxi eta maratilari buelta eman zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Burdinazko maratila kendu, atea ireki eta aurrez aurre Holgerrekin egin zuen topo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 93. orr.

Atearen kanpoaldean, maratilatik esekia, txartel hau zegoen: DO NOT DISTURB.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.

Begiak maratilako botoitik apartatu gabe.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Etxe atzeko sarrerako ateari, berriz, kristal bat falta zaio, maratilaren parekoa hain zuzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 214. orr.

2 irud/hed

Inoiz ez zuen ikuspuntu hura aztertu, artearena, baina une hartan, Rosari so zegoela, edertasuna eta hondamena ate bereko bi maratilak direla otu zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

Hori duk dena, ez zegok beste maratilarik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Arraza da beti arazoaren maratila.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Bere lagunak aurkezteaz gain, lagun horiek hobeto ezagutzeko maratilak ere ematen dizkigu Sastrek  Berria - Kultura   2004-01-03

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, maratila-hotsa sarrerako atean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maratilari eragin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus