Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marabut 1 iz harrizko toki itxia, lau albokoa, gaina biribila eta barrena hutsa duena, Islam-eko santu baten hilobi edo dena.
Marabut bat, hemengoen kapera bat, nolabait. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 137. orr.
Marabuteko zulotik mundua ikusten den moldeko argazkia eginen zenuke. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 138. orr.
2 musulmanen artean, gizon santua.
Zorionez, marabut afrikar oso aberats bat etorri zen gurera, eta urrea truke alokatu zituen nire zerbitzuak aste batez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 34. orr.
Gainera, garai hartan jakin genuen, prentsan irakurrita, marabuta hil zela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 106. orr.