Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mapagile 1 iz mapak egiten dituen pertsona.
Ez alferrik ditugu gurekin mapagilerik onenak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 126. orr.
Gorteko mapagilerik ospetsuenari, Abraham Souza juduari deitu eta ametsean ikusitakoa adierazi zion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 222. orr.
Gaur egungo mapagileak satelitez egindako 39 milioi pixel izango ditu kontuan, baina gero informazio hori bere gisara moldatuko du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
2 (izenondo gisa)
Dena dezakeen goiko begi mapagilearen eskuz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.