Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maoismo iz Mao-Tze-Dong-en doktrina marxista-leninista; Maoren dotrinan oinarrituriko mugimendu politikoa.
Baina ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; [...]. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.
"Maoismo" hitz horrekin, gauza hau dut adierazi nahi soil-soilik: Maok bezala, Mañexek bat egiten zituela bere baitan aberriaren aldeko borroka eta jende xehearen aldekoa. Herria 2001-09-13