Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manugaitz izond ez-esanekoa, desobeditzailea.
Behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.
Lehen-lehenik [...] inguruko jaun manugaitzak zelatatu eta barrandatzea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Grinatsu mintzo zen, boz sendoaz, bere arrazoien indarraz entzule manugaitzen bat makurrarazi nahi antzean, ilunbetan argi, agorrean ur. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Noski Henrikeri gehiago axola zitzaion manugaitzak erakartzea, manukorrak saritzea baino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.