Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zihoazen azkar, baina ederra zen, mantsotasun hura. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 155. orr.
Baina enbarkazioan pausatu eta edozein hondakinen bila hasiko dira, animalia antarktikoen mantsotasunarekin, biologikoki uste baitute inork ez diela minik egingo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.
Besteak, diru irabazteaz itsuturik batetik eta diru irabazte haren mantsotasunaz etsirik bestetik, gero eta diru multzo gehiago jokatzeko eskatzen zioten begibakarrari, presaka zebiltzala argudiatuz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.
Baina hiztegigileak badaki mantsotasuna eta bizkortasuna ere kontzeptu subjektiboak direla, eta, ez baitu presarik, aski bizkor doala deritzo. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.
Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.
Goseak nengoen, eta garaituaren mantsotasunez jokatzen hasi nintzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.
Behin-behinekotasunean oinarritutako kontratazio sistema daukala, eta jendea hartzen eta bidaltzen duela, «mantsotasun mailaren edota afiliazioaren arabera». Berria - Ekonomia 2006-02-02