Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mantsoagotu, mantsoago(tu), mantsoagotzen 1 du ad mantsoago bihurtu, otzandu.
Beraren urratsera egokitzeko ahaleginean joan nintzaion atzetik, harik eta, antza, jarraitzen niola konturatu, eta lasterketa presatia mantsoagotu zuen arte. Jantzirik batere ez, ez eta beste puskarik ere; ibilaldia mantsoagotzen ahal zuen deusik ez, salbuespen bakar bat ezik: Mathieu apezak beti berekin zeramatzan gurutzea eta otoitz liburua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Edonola ere, alkoholarena ez da bigarren bertsioaren aldaera mantsoagotu bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.