Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Konbertsio ondoko lehenbiziko aste horietan, East Villagen ibili zen batera eta bestera, jantzi azafrai-koloreak soinean, Hare Krishnaren mantrak kantatzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.
Eta segituan laguna Else kontsolatzen saiatu zen, "ahaztu etxearena, maitea, ahaztu etxearena" errepikatuz mantra ilun eta monokorde gisa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 179. orr.
Arratsalde zientifikoetarik landako gaualdiak, ez dakit nongo mahabarrataren mantrak errepikatuz higatzen genituen, zangoak, besoak eta gaineratikoak zintzilik, iturriak eta indar ezezkorrak agortu arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Ahotsa altxatzen dut,... /... bertsoa mantra egiten dut,... /... hementxe deklaratzeko: amaitu da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 149. orr.
Zorion artifizialen hagun zilarrak begietarik isurtzen zaizkion aingeru aurpegia agertuz, Zein Ongi Naizen mantra lanzinanteak ahots monotonoz errepikatu bitartean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 186. orr.