Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mantoi iz xala.
Horiek, hiri handian bezala jantzita etortzen dira hondartzara, Pariseko azken modako sonbrailuekin buruan eta oinetatik leporaino estaltzen dituen mantoi handiekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.
Atorra bat, xingola bat, mantelina bat, bi gerruntze, txano bat, mantoi bat, musuzapi erdi bat: horixe zeraman umeak soinean 1906ko otsailaren 24an Donostiako tornuan abandonatu zutenean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.
Eta baita Corbaran Letekoa ere, bere zaldi gorrantz dotore apainduan, mantoiez ongi baino hobeki estalia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.