Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduak arduragabe izendatu baitzuen, bere burua jagoteko ez gauza, jasan zitzala orain ondorioak, har zezala orain beraren ardura osoa bere gain, mantenu eta guzti. Azkenean beneditarren esku gelditu zen zakurren mantenua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.
Nadiak harentzat gorde zuen mantenu urri hartatik gehiena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Zurrumurruek zioten prezeptibako irakasleak mantenua eta soldata urri bat ematen zizkiola, emazte plantak egitearen ordainetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
Han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen. Elizen arteko biblia Has 47,12
Ala Bernabe eta biok ote gara geure mantenua irabazteko lan egin behar dugun bakarrak? Elizen arteko biblia 1 Ko 9,6
Beren eskulanaz ateratzen dute mantenua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.
Quenutarrek ostatua eta mantenua ematen zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.
Mantenurako diru gutxi bidaltzen zioten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
Txirrindulari askok hartzen omen dute ostatua bertan, mantenu osoagatik 20 euro bakarrik kobratzen dituztelako. Berria - Kirola 2006-01-17
Muzin egin nien mantenuko gizonaren hanburgesei, eta gaizto begiratzen zidan berak entsalada baizik ez nuelako hartzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.
Halako batean, jendarmeak hotelean azaldu eta atxilo eraman zuten mantenuko gizona. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.
Gure erresuma zaharreko erregeen mantenu kontuetan ere, maiz ageri da baba zaharra. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.
Mantenu-kostua igo arren, gustura bilatuko nuke beste norbait zuri laguntzeko... Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 57. orr.
Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean, mantenu eta xurrut truke aste beterako edo etortzen zena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.
Hara, Jainko Jaun ahalguztidunak kendu egingo die Jerusalemi eta Judari euskarri eta mantenu oro: ogi-mantenua eta ur-mantenua. Elizen arteko biblia Is 3,1
A-8 autobidearen mantenu gastuak. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Trenbide arloko edozein erabaki hartzeko berdin dio mantenu lanak izan, bikoizketak izan edo besterik, ahalegina egin beharko da guztietan kalte sozialak, ekonomikoak eta ingurumenarekikoak ahalik eta txikienak izan daitezen. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Eurofighter hegazkinaren mantenu sistemak garatu eta hornitzeko Berria - Ekonomia 2004-01-16
mantenuko gizona (4); mantenuko gizonaren (3)