Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bain andreak mantar zuri zimur bat zuen jantzita, eta "sukaldean jarduteko" erabili ohi zuen gona zahar urdina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
Emakume turkomanak ageri ziren, ileetatik dilindan ahuntz ile txirikordatuak zeramatzatela adats luzagarri, soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Gerruntze gainean pirahn izeneko mantarra, oihal berekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Pabiloi horretako birsaltzaileak, txano zuria buruan, lepoko zapi bat mantar beltzaren gainean lotua, eta gona altxatua eta orratzez eutsia zikindu ez zedin, eguneko hornidura egiten ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Gonazpikoa utzi zuen, gizonei aurka egin nahi izan zien, mantar hutsean, ernegazioz gorri-gorria, lotsaz baino gehiago. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.
Ilea askatu zitzaion, mantarrak ez zizkion belaunak estaltzen, agenteek zeharka begiratzen zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.
mantar zuri (3)