Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manta baten gainean etzanda, pasilloan zaude berriro. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.
Izara, manta eta edredoiaren pisua itogarria da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.
Ziegan hotza sentitzen nuenez, manta batekin estaltzen nintzen tanga eta sujetadore hutsean nengoelako. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Ez zen jakiterik izan, gizona manta batez estalita eraman zutelako. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Madrilera iritsi eta galdeketarik egin gabe manta batean bildu eta biraka ibili zutela, eta ostikoak eta kolpeak eman zizkiotela buruan, gorputzean eta barrabiletan. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Halaber, 106 tona botika, 48 tona arropa, 18.760 kanpadenda eta 168.870 manta banatu dituzte. Berria - Mundua 2004-03-05
Ohe gaineko burusi grisak soldaduek mando gainean jartzen dituzten manten antz handia du. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Manta baten azpian gorderik zituen bi gazta eder atera zituen behizainak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 169. orr.
-Bota iezaiozue manta bat gainetik, arren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Burdiko bat, manta erdi bat, nabarra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
-Badugu nahiko manta eta egur -esan nion. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.
Bitartean aldirietatik etorritako jende zarpailak apartamentuen, manten eta soinekoen jabe egiten ari dira. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 13. orr.
Loreen artean hiru gorpu manta nabarren azpian, aurpegia has, gizonezkoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.
Koltxoi modura manta zahar batzuk jarri zituen azpian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 178. orr.
Zementuzko ohearen gaineko koltxoi gogorrean etzanda zaude manta zikin baten azpian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.
Sofan etzanik, ur beroaren poltsarekin manta eskoziar batean bilduta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.
Koadrozko manta belaunen gainean pausatzen duenean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.
Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.
Koadro eskoziarrekiko manta ere prest zeukan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.
Gizajo bat, horixe, zimitzek hartutako manta zahar latz batean bilduta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Ohean sartu naiz manta lakarren artera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.
Belaun-ondoak, laukidun manta gorribeltz batez estaliak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Artilezko manta bat, kotoizko oihala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.
Pentsatu zuen gainean zuen elur-kapa manta epel bat zela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.
Valentinak latexezko goanteak jantzi, goiko manta apartatu zuen usain gogorrari kasurik egin gabe. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Elurrarena normal samarra da azaroaren 23aren inguruan, behin baino gehiagotan tokatu izan baita manta txuriarena gertuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.
Emeki-emeki entseatzen nintzen ene bi auzoen manta mutur bat ene gana tiratzera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Hainbesteraino ari zen oihuka eta deika manta-jostailu gizajoa, [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.
Bere nagusiaren gauzak esan zizkien gero; baina, benta hartan, berak inolaz ere sartu nahi ez zuen benta hartan, gertaturiko manta-jolasa, ez zuen aitatu ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.
Zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Zakurren manta jokoa ihauterietako dibertsioa zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.
-Dena sinistuko nuke nik- erantzun zuen Santxok niri emandako manta-jokoa ere, era horretakoa izan balitz; baina ez zen halakoa, egi-egiazkoa baizik; eta neronek ikusi nuen, nola bentariak[...] mantari mutur batetik heldu eta, zerurantz bulkatzen ninduen barrez-barrez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.
Mantajokoan behin erabili bahinduten hi, ehun bider hebainduta nagok ni, eta hau zeramakiat nire alde. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.
Bere nagusiaren gauzak esan zizkien gero; baina, benta hartan, berak inolaz ere sartu nahi ez zuen benta hartan, gertaturiko manta-jolasa, ez zuen aitatu ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.
Aurten, lehen egunean bederen, top manta-ren azokak egin du huts. Berria - Kultura 2004-12-05
· Lehiaketan aurkeztutako Top manta izeneko lanean ikusi genuen bezala. Berria - Kultura 2006-03-12
Azkenerako geldirik geratu da, ahotik kotoiaren moduko adur lehorra dariola eta ahuspez etzanik, mantarraiaren moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.
artilezko manta (3); mando manta (3); manta azpian (4); manta baten azpian (3); manta gainetik (3); manta hartu (4); manta jokoa (3); manta zahar (3); manta zikin (5)
mantaren azpian (4)
mantaz estali (3)
mantekin estali (3)