Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mansio (orobat mantsino) iz etxandia.
Mansio aristokratiko handiak, arranditsuak batzuk, umilagoak beste batzuk, baina hotzak denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.
Fraga Iribarneren amak gaztetan Ibarra familiak Bizkaian zuen mansioan lan egin zuela eta bere jabeak haurdun utzi zuela. Berria - Harian 2005-06-29
Miamin, ostera, inferioridade kokoa sartzen ei jakon: transatlantikoak, hotel itzelak, egundoko mantsinoak, hotelerako joan-etorriak yate itzelean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 46. orr.