Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manopla iz eskuzorroa.
Nork janzten ditu gaur egun manoplak, eskuetako lo-zaku zurrun horiek? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.
Eskuak itsas-zakurren hegalen gisan antzaldatzen zizkiguten manopla gogaikarriak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.
Enterradoreek, etxera bila etorri zirenek, lanazko manopla lodiak zituzten eta hala ere bi eskuekin gorputzean txapaka egin behar zuten pixka bat berotzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.