Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

manikeo 1 iz manikeismoaren jarraitzailea.

Era guztietako doktrina ugarirekin egin zuen topo [Agustinek] Cartagon, aztiengandik hasi eta manikeoenganaino, denak nork beretzat Egia monopolizatu nahian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Fausto, manikeoen buruetariko bat, Cartagon izan zen sasoi hartan sektakideen atxikimendua sendotu nahian.- Arrazoiz diote manikeoek gaitza naturaren kontrakoa dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Bekatuak ez du Jaungoikoarengan eraginik, manikeoek uste dutenaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

2 izond manikeismoari dagokiona, manikeismoan oinarritzen dena.

Adiskide manikeo ugarirekin elkartzen zen [Agustin], baina bere espiritua haiengandik urrun zebilen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Sekta manikeoaren doktrina materialistari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

3 irud/hed

Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Ikuspuntu manikeo merkea baztertu eta paradoxazko enigman sartzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Mundua manikeo bihurtu zen, eta Bigarren Mundu Gerratik ateratako herri indartsuen agintariek onen eta txarren artean bereizten zituzten gizarte osoak, geopolitikaren ikuspuntutik non kokatzen den bakoitza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus