Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manierista izond manierismoan erortzen dena; manierismoari dagokiona.
Dena den, Ortega-k bere duda-mudak izan ditu, batez ere bere prekauzioak beti hartu ohi ditu, gauzak esan bai, baina Zakilixuten "gehiegiegi" ez esateko, anbiguitate tarte bat atxikiz badaezpada bere estilo manieristaren kiribilen artean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.
Pintura flandestarraren eragin manierista baztertu zuten poliki-poliki eta Caravaggioren eta haren jarraitzaileen pinturak sortutako naturalismora gerturatu ziren. Berria - Kultura 2006-03-23
Flandesko pintura manieristak. Berria - Kultura 2006-04-30
XVI. mendeko bigarren zatiko ikuspegi manieristan. Berria - Kultura 2006-01-11