Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manibela iz biradera.
Madeleinek fonografoaren manibelari eragiten dio. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.
Manibelari eragin, martxan jarri. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 138. orr.
Manibela jarri, jiratu, eta astiro, astiro burdinazko pertsiana karraskilaka igo zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.
Tornuari ezarri dion galgak eragotzi egiten du lepoaren presioak manibela atzeraka eroan dezan, arin ekartzen du heriotza. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.