Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru. Maniako baten moduan astindu zuen labana, gainera zetorkion hamar arroako txerriaren kontra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.
Garbiketaren maniatikoak diren etxekoandreen ohitura nazkagarria. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.
Maniakoa biluzik joaten zen gabardinapean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 221. orr.
Pentsatu zuten beren obligazioa maniakoa atxilotzea zela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.
Norbait pixa egitera sartzen zenean, maniakoak adeitsu egiten zion proposamena bi pixatokiak banatzen zituen hesiaren gainetik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 222. orr.
Maniako sexualak, psikopatak eta gisakoak ez baitabiltza sarraskiak elkarlanean antolatzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.
Beste maniako degeneratu batzuek emakume bat ikusi eta grinak jotzen zituen, eta haiei eraso egitera joaten ziren galtzak kenduta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.
Maniako, depresibo, neurasteniko, paranoiko, eskizofreniko eta egoista batekin ezin dut iraun: banoa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 157. orr.
Oso maniakoa baitzen idazteko osagarriei zegokienez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Hori baino gutxiago ez da nahikoa orria baliogabetzeko eta hori baino gehiago prekauzio maniakoa da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.
Zekenkeria maniako batez gobernatzen zituela Kimika Ikastegia eta bere laboratorio pertsonala: erabilitako pospolo-kaxak gordetzen omen zituen sotoan, ehundaka, [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Woodek bere kemen maniako hura berreskuratu zuen, eta ohi bezain gogor lan egin zuen bere taldearekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.
[Sodioa] ez da distiratzailea, edo, hobeki esan, arta maniakoz kontserbatzen denean baino ez da, zeren bestela berehalaxe erreakzionatzen baitu airearekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Doi bat maniako, beharbada, baina, zalantzarik ez, haren berriketa korapilatsu eta erudituak lagundu egiten zuen bidaiaren astuna arintzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.
Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.
Ibarretxek «gaitz bipolar maniako depresiboa» duela. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Problema maniako-depresiboak dituzten psikiatrak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.
· iz Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Maniako-depresibo bihurtzeko unean, zainak korapilatzen nabaritzen ditut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 213. orr.
maniako degeneratu (3); maniako depresiboa (5)