Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

manera 1 iz moldea, modua, era.

Ez nuen sobera iraun manera hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Garai hartako manerak eta ohiturak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Hark klimaz, lurraz, bertakoen ohitura eta manerez dioen guztia bat dator gaur egun Afrikako kosta honetan ikusten denarekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Baina bada beste manerarik Gauekorekin jokatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Ene ama frango manera bitxian sartu zen mugimendu hartan...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 35. orr.

Herriaz mintzo naiz, baina nire maneran.  Berria - Kultura   2004-12-29

Ttipi ttipitik bertsularien manerak hartu zituen, mahai baten gainera hupatzen zuten eta bazkaltiarrak xoratzen zituen bere haur gogoan atxikitzen zituen kopla eta zirtoekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Ez dela manera hola joatea, toki arrotz batzuetarat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Hori ez dela manera, hori ez dela xuxen, idatzizko kasetaritzak ere zerbait laguntza merexi duela gaurko egunean.  Herria   2001-04-05

Batzu arrangura emazteak urerat sartzen zirela biziki zaia arinak soinean eta gizonak, batzu segurik, biluz-gorri, hori etzela manera!  Herria   2001-03-22

Manera baldin badugu, dudarik ez izan eginen dugula.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Oro har, erraiteko manera batean, ondareak ez du kasik mugarik!  Herria   2005-09-15

2 (-tzeko-ren eskuinean)

Gauzak egiteko manera baten ate izan da kirol kazetaritza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Prentsa ulertzeko manera bi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

-Orduan ni laguntzeko maneran egonen zara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Ozen-ozen mintzo zen, segizioko guztiek garbi aditzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Irudimena da egunero ikusten ez ditugun gauzetara heltzeko manera egokiena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ongi etorri egitea gatik herriak du gazte manera hartzen.  Herria   2003-03-20

19etan su-hiltzaileek erakutsiko daukute beren lan manera.  Herria   2002-12-05

Bizi maneraz aspaldi ziburutar egina zen.  Herria   2002-11-14

4 pl norbaiten heziera ona, txarra edo berezia ezagutarazten duten keinuak eta jokaerak.

Uztazu oharrarazten haren manerak ez direla bandido batenak, alderantziz, guztiz samurra da gauza guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Niri gogaikarri gertatzen zitzaizkidan haien guztien manerak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

Manerak zaindu behar larri horrek, intentzio oneko inozentzia eder guzia hondatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Hainbat urrats isilean eginik, gizonak, manerak zainduz, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

-Beste manerarik badik to, orain!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 144. orr.

Ongi beztituak ziren, maneretan ikasiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Zakar samarrak ziren beren maneretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Emakume baten manera guztiak zituen Burek-ek, arra izan arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

5 (izenondoekin)

Manera onak izaten zituen nirekin, bulego hauetan lan egiten duten bertze batzuek ez bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Peterrek ere bazekien gizalegez portatzen, manera onak ikasi baitzituen maitagarrien zeremonietan: lurretik altxatu eta erreberentzia dotorea egin zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.

Printze harrigarri hura guztiz neurrikoa zen; izaera leunekoa, manera soilak zituen; bere gortekoekin bizitzea zuen gogoko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Haiek atea itxi orduko, Borgin jaunak bertan behera utzi zituen bere manera koipetsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Baina manera atseginak zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Laster ikusi dut margolanak begiratzeko zure manera pausatuak ez duela deus kazetariek ohi duten arinkeriatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Zelan izan litekeen nireak lako manera landuak dituen gazte bat halako gizon gurgarriaren hiltzaile.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. nabarmenegiak eta ozarregiak iruditzen hasi zitzaizkion haien manera bizi eta arinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ba, umeak -esan zuen maistrak aurkezle manerak hartuz-, holaxe bukatuko dugu gure lehen eguneko klasea, musikarekin. Mutikoen artean bazen "emazte manerak" zituen bat, Iparraldeko baserrietan esaten duten bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Bere manera txarrak alda zitzan (hau da, baserritar edo langile manerak).  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Gure herrira bazatoz zure jaunxkila manerekin eta, guri goratik so eginez, iduritzen zaizu gure gizonak teteleak direla eta gure emazteek ez dutela zure ohearen egiteko baizik balio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

· Teilatuak zahar manerak harturik gapeluaren pare, han hemenka pipi xiloak omen ditik.  Herria   2003-09-18

7 manerako gisakoa, egokia.

Bizitegi manerako bat ezin ukana da eta batto gertatzen denean, zernahi pagatu behar duzu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Alde batetik, zernahi jende karriketan, eta hori ainitz hiritan, erretreta manerakoak hunki diten bihar ere, eta lanean artzeko urteak luzatu gabe.  Herria   2003-04-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus