Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.
Etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Xehaturiko haragiaz eta patata-pureaz maneaturiko jakia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.
Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Okela beti, eta bizigarri minez maneatua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak, astigarraren siroparen kutsuan maneaturiko pastelak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.
Harrituta zeuden, kezkati, patatak era hartan maneaturik ikustean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Berak jatekoa maneatzen du eta nik ardoa eramaten dut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.
Behar zenean sukaldera sartu eta zerbait maneatzeko prest dagoen horietako bat zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.
Nik ez nekien garai hartan porrusalda eta arrautza prejituak maneatzen besterik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
Oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten eta serio-serio jartzen baitzen okela salda maneatzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.
· Ez zuen gogoko errai errukitsuz jantzi gabeko eta neurritasunaren gatzaz maneatu gabeko laztasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Guztia oso ongi maneatua; esan nahi baita bai erritmoa, bai intriga, bai bigarren mailako hariak, bai pertsonaien psikologia profesional handi baten eskuak ohi duen trebeziaz daudela gobernatuak. Berria - Kultura 2004-08-04
Zapateroren alderdiak kontraesan askorekin maneatzen du ezkerreko base soziala. Berria - Mundua 2004-03-10
Apurka-apurka, ikasi zen azkenean bakterioen ADNa maneatzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.
Nire ardura izango duk haiek zaintzea, lan egitea, maneatzea, ereitea, ongarritzea, dena, eta uzta erdi bana banatuko diagu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.