Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mando1 1 iz astarraren eta behorraren edo zaldiaren eta astemearen umea.

Mando hark ama zuela astoa, eta horregatik zituela astoaren belarriak, eta indarra, berriz, aitarena zuela, eta bizkor eta gogorragoak izaten zirela mando haiek, amaren aldetik astoak zirenak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 69. orr.

Badakit ere mandoak ez duela umerik egiten.  Herria   2004-10-28

Gamelu, asto eta mando ugari hartu zuen tresneria eramateko.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,17

Burdin harria karreatzeko mandozain bakoitzak hiru mando ibiltzen zituen malda horri gora, gero Orbaizetako olara jausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Langile-jendea bildu zuen, eta, mando gainean, Carquerera abiatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.

Nire mando gainean jarririk.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,33

Igo zen fraidea mando gainera, aurpegia zuri-zuri, erabat izutu eta beldurtua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Nik mando baten indarra neukanan, Jenny.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.

Lehen tranbia, mandoek tiratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko: galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari.  Elizen arteko biblia   Sal 32,9

Errak to, Feliziano, hire mando hori behar nikek, egun pare batentzat; zaldia maingu diat.  Herria   2004-09-02

Mandoaren gibelaldea baino arriskutsuagoa omen da, bai, alargunaren bularraldea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Istantean mandoa dardarizoka hasi zen eta berehala erregina bihurtu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Beldurrak zaldi grinatsu eta biziena mando bihurtu dezake, eta adoreak, gizabanako arrunta heroi.  Berria - Kirola   2006-04-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gurdi batzuk baditugu, eta mando mordo bat, haraino iristeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Mando aldrei eta gurdiei uko egiten genien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Baina harresietara inguratu zelarik, mando, asto eta zaldi sail handi bat agertu zitzaion, eta ezin bada handik hirira heldu. zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Mando-sokak eta idi-uztarriak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Ur hori ezin da inon jaso eta eduki, mando-apoarekin egindako ontzietan izan ezik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Zarauzko ostatu bakarreko ukuilutik geletara heltzen zitzaien mando-pixen kiratsa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

Mando, zaldi eta ardien gorotzak jasotzen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Horretaz ohartu orduko, mando-obramenduen kiratsa hartzen hasi naiz burusiari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zaldi-tranbia duk (kristauak eraman behar direnean); eta mando-tranbia, jeneroa besterik eraman behar ez denean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Mando-gorpu kirats eta eulitsuen artetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

3 (erkaketetan)

Baina mandoa bezain kaskagogorra zenez ez zuen erantzi gabardina.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.

Zaldietan deus edo guti ezagutzen badut ere, badakit mandoa bezain langilea zirela.  Herria   2004-10-28

Eguraldi ona edo txarra egin, sano edo gaixorik egon, mandoen moduan lanean aritzen zela gogoratu nian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Mandoak baino lan gehiago egiten omen zuen, baina hala ere barre egiten zioten bere lankideek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

4 (izenondo gisa) handia.

Eta esateko non arraio gorde duten faxista mando hori, eta ez engainatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Frantziako Iraultzan, aldiz, arrazoiaren izenean, lepoa ebaki eta astakeria mandoak egiten dituzte freskuraren aurka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

• 5 iz trafikatzaileen mendean droga gorputzaren barruan eramaten duen pertsona.

Mando deitzen dituzten pertsona horiek 50 eta 100 bolatxo irensten dituzte filmean Kolonbiatik AEBetara eramateko asmoarekin, eta han daudenean, kaka egitean botatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-24

Oso jende gutxik dakielako mandoek kokaina nola garraiatzen duten.  Berria - Kultura   2004-09-24

Gizon bat ezagutuko du, eta hark mando lana egin eta New Yorkera joateko eskaintza egingo dio.  Berria - Kultura   2004-09-24

Ez du droga trafikoaren gaia deabrutzen, eta ez du mando gisa lan egiten duten pertsonen gaineko iritzirik ematen.  Berria - Kultura   2004-09-24

6 euli-mando mandeulia.

Eltxo nahiz euli-mandoak, tximeletak eta matxinsaltoak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

7 mando-gurdi (orobat mandagurgi) mandoentzako gurdia.

Hala nola bidaiariak, erdi lotan bada ere, ongi asko dakien, treneko leihotik begira, orain daukala begiratu beharra, ez baitu inoiz berriro ikusiko herri hori, edo mando-gurdi hori, edo emakume hori soroan lanean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 190. orr.

Bospasei olio-upel hartzen zituen mandagurdi bakoitzak, eta, kargatu ahala, mandazainak, zigorra airean astindurik, tokia uzten zion ondoren zetorren mandagurdi hutsari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk, biraoa hark eta zimikoa horrek, ontzitik moila ertzean zeuden mandagurdi handi batzuetara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

8 mando-mula ipar mando emea.

Azkenik, erran nezake, Euskal Herriko laborariek ez dutela mando mula baten beharra, ezen mando mulak ez du emaitzarik...  Herria   2005-01-20

Bainan debaldetan, mando mula idurikoak baitira gure Hegoaldeko anaiak, kasko gogorrak.  Herria   2004-07-15

9 mando-zamari mandoa.

Egunsentia baino lehen, herriko gazte talde bat elkartu zen basoko bidean, mando zamari bat lagun.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Mando zamaria ezin zen azkar ibili pisu harekin guztiarekin eta egunsentiak bidean harrapatu zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

10 zaldi-mando proba

Lau egunez jokatuko dira Aulestiko (Bizkaia) zaldi-mando probak.  Berria - Kirola   2004-03-19

Garai batean zaldi-mando probetan aritzen zen.  Berria - Kirola   2004-12-08

Mendexako Goiko Urkiagaren zaldiak izan ziren jaun eta jabe larunbatean Nabarnizen, Euskal Herriko Zaldi-Mando probetako Txapelketako finalean.  Berria - Kirola   2004-02-17

Nabarnizko probalekuak hartuko du aurtengo Euskadiko Zaldi-mando Proben finala, gaur.  Berria - Kirola   2004-02-14

Igandean amaitu ziren Aulestiko zaldi-mando probak, eta Berangoko (Bizkaia) Ekaitz Elorduiren abereak egin zuen marka onena: 73 untze.  Berria - Kirola   2004-03-30

11 mandoak aldatu kontuak aldatu.

Orduan dira mandoak aldatu eta bote falta batekin galdu ondarra Aranburuk.  Herria   2005-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asto eta mando (3); mando gainean (12); mando gaineko (3); mando gainera (3); mando gainetik (3); mando gorri (3); mando hori (4); mando manta (3); zaldi eta mando (4); zaldi mando (23); zaldi mando probak (17)

mandoa bezain (3)

mandoaren burua (3); mandoaren gainean (3)

astotik mandora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus